Segurtasunean elkarri laguntzea adostu dute Afganistanek eta Pakistanek

Ashraf Gani presidnetea, Islamabaden, atzo.
Ashraf Gani presidnetea, Islamabaden, atzo. T. MUGHAL / EFE

Berria -

2014ko azaroak 16
ISLAMABAD. Hamahiru urteko inkomunikazioa hiru egunean gainditzea lortu dutela esan zuen atzo Ashraf Gani Afganistango presidente berriak Islamabaden. Esan zuen bi herrialdeen arteko kolaborazioak 5.000 milioi dolar arteko negozioak ahalbidetuko dituela 2017ra artean, eta iragarri segurtasun atalean ere elkarri lagunduko diotela.