Ukrainako matxinoek bertan behera utzi dute presoen trukea Donetsken

Berria -

2014ko irailak 28
KIEV. «Ukrainarrekin hasitako presoen trukea bertan behera utzi dugu», jakinarazi zuen atzo Donetskeko Herri Errepublikaren lehen ministro Alesksandr Zakhartxenkok. «Kievek itzuli dizkigun pertsonak ez dira guk eskatutakoak». Zakhartxenkoren arabera, Ukrainako Gobernuak Kieven zeuden Donbas eskualdeko hainbat herritar atxilotu ditu, matxinoek preso hartutako militarrekin trukatzeko. Donetskeko Udalak dioenez, armadak hiria bonbardatu zuen atzo.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna