ZUZENDARIARI

Larrialdietara bideratzen du Oinarrizko Osasun Laguntzaren egoerak

Lander Peiro Sagues.
Larrialdietako zeladorea eta LAB Osasunbideko ordezkaria
2023ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Duela egun batzuk komunikabideetan argitaratu zen albiste baten arabera, larrialdietako arreta kopurua nabarmen handitu zela adierazten zen. Egoera hori arintzeko, Nafarroako Osasun Departamentuak herritarrei eskatzen zien ospitalera ez joateko, kontu arinak baldin baziren artatu beharrekoak. Albiste horretan, iazko azaroan eta abenduan larrialdi-zerbitzuetan izan den jarduerari buruzko datuak ere ematen zituzten: aurreko urteko datuekin alderatuz, ia %10eko igoera izan dugu.

Larrialdietako langileok nekatuta gaude egoera honekin. Aspalditik ari gara hobekuntzak eskatzen, pazienteak egoera hobean artatu ahal izateko. Zerbitzuko burutzek eta Ospitale Unibertsitarioko gerentziak langileak entzun eta kasu egin beharko liekete haien eskaerei.

Lehenbiziko egunetik larrialdi zerbitzua eskas geratu zen eskaera osoari behar bezala erantzuteko. Zerbitzuak erreforma integrala behar du, banaketa hobea, langile gehiago behar ditu, eta profesionalentzako prestakuntza eta motibazio handiagoa. Larrialdietako eraikina gutxiegi erabiltzen da, eta zerbitzuan itxarongelak gainezka egoten dira askotan. Orain, horren guztiaren erantzukizuna pazienteei eta horiek larrialdi-zerbitzua gaizki erabiltzeari egotzi nahi diete.

Ez ba, kudeatzaile jaun-andreok, arrazoi nagusia da Oinarrizko Osasun Laguntzaren egoera kritikoa.

Herritarrak ez badira behar bezala artatzen, ez dira trebatzen osasun-zerbitzuak erabiltzen; hortaz, oraingoaren antzeko egoera traketsak gertatzen dira, alegia, erabiltzaileek biderik azkarrena erabiltzen dute osasun-sisteman arreta jaso dezaten: larrialdiak

Zeren zain dago Osasun Departamentua Oinarrizko Osasun Lagutzan erreforma egiteko?

Noizko izango dugu dirusail nahikoa Oinarrizko Osasun Laguntza behar bezala indartzeko eta hornitzeko?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.