ZUZENDARIARI
Gutun irekia Lopez de Lacalle, Gorrotxategi eta Lakarrari. Hitz egin dezala zientziak Iruña-Veleian
Ezein sententziak ez du konpondu, ez eta konponduko, Iruña-Veleiako ostraken egiatasuna ala faltsutasuna. Arazoaren muina konpontzen ez duen sententzia baten aurrean, bost lagunek gose-grebari ekin zioten, eta une honetan Joxemari Lejardi-Gabixolak jarraitzen du: 74 egun jan barik daramatza, agintari publikoei impasse honetatik aterako gaituen irtenbide zientifikoa eskatzeko, prestigioko laborategiek grafitoak datatu ditzaten eta egiazkoak ala faltsuak diren esan dezaten. Elkarrizketatu ditugun talde politikoak ados daude irtenbide honekin. Lorena Lopez de Lacalle, Joakin Gorrotxategi eta Joseba Lakarra: zuen txostenetan (ostrakak faltsuak direla diotenetan) ziurtasun osoa baldin badaukazue, eta zientzia aintzat hartzen baduzue, eskabide honekin bat egitea eskatu nahi dizuegu.
Ez dadila gertatu Cartailhaci gertatutakoa, 22 urte geroago aitortu behar izan baitzuen Altamirako margoak benetakoak zirela.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.