Emmanuel Bett eta Monica Jepkoech nagusi Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian

Emmanuel Bett kenyarra, atzo, helmugara iristen.
Emmanuel Bett kenyarra, atzo, helmugara iristen. JON URBE / ARGAZKI PRESS

Berria -

2015eko martxoak 29
ATLETISMOA. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko marka ontzeko aukera zeukatela sinetsita ekin zioten atzo lanari kenyarrek, baina segundo gutxi batzuk falta izan zitzaizkien helburua lortzeko. Emmanuel Bett kenyarra nagusitu zen gizonezkoetan, 1.00.08 orduko denborarekin, eta Monica Jepkoech herrikidea emakumezkoetan, 1.10.30ekin. 900 korrikalari baino gehiago izan ziren irteeran.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna