Amaitu dira hauteskundeak Kaxmirren; oso parte hartze handia izan da
SRINAGAR. Kaxmirren bost egunetan banatuta egin dituzte hauteskundeak, eta atzo amaitu ziren. %65 inguruko parte hartzea izan dute, aurrekoetan baino bost puntu handiagoa, eta aparteko liskarrik gabe egin dituzte. Bereziak izan dira bozak. Iraileko uholdeek eskualdearen %80 hondatu zuten, 277 lagun hil ziren, eta 237.000 lagunek etxetik alde egin behar izan zuten. Asteartean jakingo dira emaitzak. Munduko gunerik militarizatuenetako bat da Kaxmir, Indiaren eta Pakistanen arteko lurralde gatazkak baititu; 10 milioi biztanle ditu, eta milioi erdi militarrak dira.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.