ZUZENDARIARI

Handiaz

Zubieta.
2018ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Handia filmak hamar sari ekarri ditu etxera. Zorionak, lantalde horretako kideei, miresgarriak zaretelako. Ez duzue irabazi, halaxe diote, espainolak garaitu direlako. Euskaldunen hamar sarik baino gehiago balio omen du espainiarren pare batek. Horrelaxe dugu munduaren antolamendua.

Baina irabazi baino zerbait gehiago egin duzue: zerbait euskaraz «ondo egina» baldin badago onargarria dela erakutsi duzue berriro. Lehen ere egia zen hori, baina euskaldun erdaltzale koldarrek sekula ez dute aitortu nahi izan: kalitatea erdipurdikoa baldin bada, hizkuntzak eta gainerakoak aitzakiak dira. Jatetxeak genero ona ematen badu euskaraz, aurrera aterako da; txarretik emanez gero, jai dago horrekin. Kirolari euskalduna ondo ari bada, karrera ederra izango du seguruenik. Edo komunikabideak: «Euskarak ez du saltzen». Euskaraz ez da saltzen lardaskeria, inprobisazio merkea, erdipurdiko lana.

Ezta erdaraz ere, errealitateak erakutsi dizuen bezala. Oraingoan ikasiko? Edo bigarren mailako feniziar hispano-gabatxoak izaten segitzeko ausardia eskatuko diogu Olentzerori?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.