ZUZENDARIARI 

Erraustegiak muga jarriko dio birziklapenari

Zarautz.
2016ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Nire inguruko bi pertsonari, hilabeteko tartean, entzun diet esaten, gutxi gorabehera: «Erraustegia egiten badute, hondakinak bereizteari utzi egingo diot». Gaur egun pertsona horiek erabateko bereizketa egiten dutenak direla kontuan izanda, kezkatzeko moduko jarrera iruditzen zait.

Demagun, bada, erraustegia egiten dela Gipuzkoan: Zer argudio erabili behar du Administrazioak herritarrak hondakinak gutxitzera edo bereiztera bultzatzeko? Nola aplika dezake hondakinak bereiztearen obligazioa?

Zein kanpaina egin behar du Administrazioak kopuru batetik gora bereiztearen alde, baldin badaki erraustegiari jana emateko beharko dituela hortik gorakoak?

Esku pribatuetan uzteko asmoak ere badira nonbait, 30 urterako edo. Hainbeste tona aginduko omen zaizkio erretzeko, edo, bestela, herritarrok ordainduko omen dugu horrek sor dezakeen galera. Bestela esanda, zenbat eta gehiago birziklatu, orduan eta gehiago ordaindu beharko da.

Argia da erraustegia egitearen ondorioa: birziklapenaren aldeko ahaleginari muga bat ezarriko dio. Herritarrei muga hori gainditzeko alizientea kenduko die, eta Administrazioari birziklapena bultzatze aldeko neurriak hartzeko autoritate morala kenduko.

Alde batera utzi gabe osasunean eta ingurumenean erraustegiak sor ditzakeen kalteen kezkak, alde batera utzi gabe hondakinak modu desberdinean kudeatzeak dituen ondorio ekonomikoak edo arazo teknikoak, alde batera utzi gabe hondakinetatik lehengaiak berreskuratzeko ahaleginaren beharra, uste dut hondakinen birziklapenean aurrera egiteko oztopo bat dela erraustegia, gaindi ezinezko muga bat ezartzen duena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.