Jose Luis Moro hil da, Telerin familia sortu zuena

Berria -

2015eko urtarrilak 15
MADRIL. Jose Luis Moro, TVEren historiako hainbat pertsonaia sortu zituen marrazkilaria, herenegun hil zen, Madrilen, 88 urte zituela. Morok Telerin familiaren ¡Vamos a la cama...! iragarkia (Gozen ohera...!) sortu zuen, 1964an. Un, dos, tres lehiaketako pertsonaiak ere harenak ziren. Nazioarteko publizitate jaialdietan sari ugari jaso zituen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna