'Perdóname, Señor' telesaila gaur hasiko da Tele5n

Berria -

2017ko maiatzak 24
TANGER. Tele5k Perdóname, Señor telesail laburra estreinatuko du gaur, 22:40an. Akzioa, maitasuna eta drama uztartuko dituzte trametan, eta agertoki nagusiak Tanger (Maroko) eta La Janda (Cadiz, Espainia) dira. Paz Vegak jokatzen du rol protagonista: jaioterrira itzuli berri den Lucia moja. Beste aktoreen artean, Jesus Castro, Stany Coppet eta Antonio de la Torre daude.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna