Ramon Chao kazetaria hil da, 82 urte zituela

Ramon Chao.
Ramon Chao. PACO CAMPOS / EFE

Berria -

2018ko maiatzak 22
BARTZELONA. Ramon Chao kazetari eta idazlea (Vilalba, Galizia, 1935) igandean hil zen, Bartzelonan. Chaok Frantzian egin zuen kazetari ibilbidearen parte garrantzitsuena, eta Radio Franceko gaztelaniazko eta portugesezko emankizunak zuzendu zituen. Frankismoan galizierazko irratsaioak ere egin zituen, debekatuak zeuden garaian. Le Monde Diplomatique eta Triunfo aldizkarietan kolaboratu zuen. Hogei liburu baino gehiago idatzi zituen. Manu Chaoren aita zen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna