'La Verdad' telesaila hasiko da bihar Tele5n

Berria -

2018ko otsailak 13
MADRIL. Aitor Gabilondo gidoilariak (Donostia, 1974) sortu du La Verdad telesaila, Cesar Benitez bazkidearekin batera, eta bihar gauean estreinatuko du Tele5 kateak —El Príncipe eta Allí abajo ere sortu zituzten Gabilondok eta Benitezek—. Jon Kortajarenak (Bilbo, 1985) Marcos Eguia poliziaren rola egingo du. Duela bederatzi urte neska bat desagertu zen, eta berriro agertzen denean hasiko da istorioa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna