ZUZENDARIARI

Maccabi, elefante bat korridorean

Koldo Alzola. -

2018ko martxoak 27
Martxoaren 29an Tel Aviveko Maccabi saskibaloi talde israeldarra izango dugu Gasteizen, Baskoniarekiko norgehiagokan. Berriro. Azken hamarkadan, errepikatuaren errepikatuaz, ohikoa egin zaigu estatu sionistako delegazioaren presentzia hirian, etxeko korridorean elefante bat bezain ohikoa.

Israelen kirol enbaxadorea apartheid erregimenarekin eta armada hebrearraren gerra-krimenekin lotzen duten zantzuak ugariak eta ezagunak dira, elefantea eta pakidermoen arteko harremana bezain agerikoa. Maccabiarrek behin baino gehiagotan hartu dute parte ejerzito israeldarraren sarraskiak zuritzeko kanpaina mediatikoetan.

2009an gudaroste sionistak Gazako zerrendako populazio zibilaren gainean «berun urtua» izeneko eraso militarra burutzen zuen bitartean, taldeko izar entzutetsuenek bisita egin zieten soldadu erasotzaileei, 1.420 hildako eragin zituen operazio militarrari sostengu publikoa emateko.

2014an, «babes hesia» izeneko operazio militarraren ondorengoetan, Maccabikoek lagun arteko partida antolatu zuten AEBetako Cleveland Cavaliers taldearekin, erasoaldi hartan 2.202 palestinar erail zituen armada omentzeko eta Armadako Lagunen Elkartearentzako dirua biltzeko.

Maccabi Israelen krimenekin lotzen dituzten ebidentziak ukaezinak dira, eta Gasteizera datozenean hirian eragiten duten salbuespenezko egoera nabarmena, baina zenbaitek jarraituko du saihesten kirola eta politika nahastea... etxeko korridorean elefante bat ez balego bezala.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna