Greziak aurrekontuak bidali dizkio troikari negoziazio bidea zabaltzeko

Berria -

2014ko abenduak 5
ATENAS. 2.600 eta 3.600 milioi arteko arrakala dago Atenasek 2015erako aurrekontuetan gastatu nahi duen diru kopurua eta troikak komenigarritzat jotzen duen kopuruaren artean. Greziak aurrekontuei buruzko xehetasunak igorri dizkio hirukoari, erreskatearen bosgarren azterketarako negoziaziorako bidea zabalduko duen esperantzaz. Zenbait neurriri buruzko informazioa da, betiere haien bidez aurrekontuak uzkurtzeko. Atenasek uste du informazio hori ezagutu ondoren hartzekodunek ez dutela neurri gehiago eskatuko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna