Film Sinopsia

'El león duerme esta noche'

Berria -

2018ko maiatzak 2
Zuzendaria: Nobuhiro Suwa. Aktoreak: Jean-Pierre Leaud, Paulinne Etienne, Arthur Harari, Maud Wyler, Jules Langlade. Iraupena: 103 minutu. Generoa: Drama, zinema. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2017. Jatorrizko izenburua: 'Le lion est mort ce soir'.

Jean aktore beteranoa da, eta iraganaren pisuak harrapatuta bizi da. Etxe abandonatu batean jarriko da bizitzen, jendearengandik ezkutatzeko. Etxe hartan Juliette bizi izan zen, Jeanen bizitzako amodio handia. Auzoko haur talde batek etxea aurkituko du, eta primerakoa irudiko zaie egin nahi dutena gauzatzeko: beldurrezko film bat grabatu. Azkenean, saihetsezina izango da: aktore zaharrak eta haur zinemazaleek aurrez aurre aurkituko dute elkar.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna