Film Sinopsia

'Plaire, aimer et courir vite'

Berria -

2018ko maiatzak 16
Zuzendaria: Christophe Honore. Aktoreak: Vincent Lacoste, Pierre Deladonchamps, Denis Podalydes, Adele Wismes, Thomas Gonzales. Iraupena: 132 minutu. Generoa: komedia dramatikoa. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2018.

Arthurrek 20 urte ditu, eta ikaslea da Bretainiako Roazhon hirian. Gaztearen bizitza hankaz gora geratuko da Jacques ezagutzen duenean. 40 urteko idazlea da Jacques, eta Parisen bizi da semearekin. Udako amodioa piztuko da Arthurren eta Jacquesen artean, eta idazleak badaki halakoak azkar bizi behar direla. Amodiozko historia izateaz gain, 1990eko hamarkadaren inguruko filma da, orduko musikarekin. Cannesko zinema jaialdiko sail ofizialean lehiatzen ari da Honoreren filma.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna