Film Sinopsia

'Cada día'

Berria -

2018ko apirilak 26
Zuzendaria: Michael Sucsy. Aktoreak: Angourie Rice, Justice Smith, Maria Bello. Iraupena: 95 minutu. Generoa: Fantastikoa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2018. Jatorrizko izenburua: 'Every Day'.

Rhiannon 16 urteko neska bat da, eta maitemindurik dago A izeneko espiritu misteriotsu batekin. Espiritua gorputz ezberdin batean esnatzen da egunero. Elkarrekiko lotura estua dute biek, eta harremanari eusten saiatuko dira, jakin gabe egun bakoitzak zer ekarriko dien. Azkenean, erabaki bat hartu beharko dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna