Film Sinopsia

'La fête des mères'

Berria -

2018ko maiatzak 29
Zuzendaria: Marie-Castille Mention-Schaar. Aktoreak: Audrey Fleurot, Clotilde Courau, Olivia Cote. Iraupena: 101 minutu. Generoa: Komedia dramatikoa. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2018.

Film korala, amen inguruan. Hainbat emakumeren istorio txiki-handiak kontatzen ditu: bat presidentea da, beste bat okina, aktorea, irakaslea, lore saltzailea, langabea, pediatra, kazetaria... Mota guztietako amak dira: itogarriak, maitagarriak, axolagabeak, arduratsuak, zentzudunak, eroak... Edonola ere, filmak ez du amen erretratu gozoegia egiten; kondizio baten hainbat aurpegi agertzen ditu. Hainbat istorio, beraz, baina denak, nolabait ere, lotuta daude elkarrekin, besteak beste, Amen Egunaren bidez.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna