Film Sinopsia

'Un homme intègre'

Berria -

2017ko abenduak 24
Zuzendaria: Mohammad Rasoulof. Aktoreak: Reza Akhlaghirad, Soudabeh Beizaee, Nassim Adabi. Iraupena: 120 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Iran. Urtea: 2016.

Rezak arrain haztegi batean egiten du lan. Teheran hiriburutik Irango iparraldeko herri batera joan da bizitzera, emaztearekin eta semearekin. Baina enpresa pribatu handi batek zona horren bizitzaren kontrola hartu du, gobernuko agintari batzuekin dituen harremanei esker. Enpresa horren presiopean, jende asko ustelkeria sare handi batean murgilduta dago. Reza, berriz, gizon zintzoa da, eta iristen zaizkion proposamen ilunei muzin egingo die. Ezezkoak ez dizkio eguneroko bizitzan gauzak erraztuko. Rasoulof zinemagileak Irango zentsura pairatu izan du maiz.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna