Malik dio presoak trukatu dituztela bahitu batekin

Berria -

2014ko abenduak 13
BAMAKO. Maliko Justizia ministro Mohamed Ali Bathilyk baieztatu du presoak trukatu dituztela Serge Lazarevic Frantziako gatibuarekin. AQMI Magreb Islamiarreko Al-Qaeda talde islamistak bahitu zuen Lazaravic, 2011n. Asteartean askatu zuten. Bamakok lau jihadista askatu ditu ordainean, eta polemika handia eragin du. AQMIk beste hiru europar ditu bahituta.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna