Kosovon presidente berria aukeratu du Legebiltzarrak
PRISTINA. Atifete Jahjaga Kosovoko Poliziaren zuzendariordea aukeratu dute presidente. Legebiltzarreko diputatuen bi herenek baino gehiagok babestu dute haren hautagaitza, krisi politikoa gainditzeko gobernu koalizioak eta oposizioak ituna egin baitute. Aurrez, Beghet Pacolliren aukeraketa legez kanpokotzat jo zuen Auzitegi Konstituzionalak.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.