UEFAko Nazioen Liga 2018an hasiko da
2014ko martxoak 28
FUTBOLA. UEFAk selekzio mailako txapelketa bat jarriko du abian 2018an. Selekzio guztiak (54) lau mailatan banatuko dituzte, eta lau eta sei partida arteko liga bat jokatuko da maila bakoitzeko 2018ko irail eta urri artean. Maila bakoitzeko txapelduna Lauko Finalen bidez erabakiko da, 2019an. Txapelketa hau Eurokoparako sailkatze fasearekin uztartuko dute.