EBk atzera bota du doako 'roaming'-a 90 egunera mugatzeko proposamena

2016ko irailaren 10a
00:00
Entzun
BRUSELA. 2017ko ekainaren 15ean zen indarrean sartzekoa doako roaming-aren zuzentaraua EBn, baina bertan behera geratu da Europako Batzordearen proposamena. Sakelako telefonoa atzerrian erabiltzeagatik kobratzen dituzten gainkostuak ezabatu nahi zituen Bruselak, baina batzordearen proposamenak letra txikia zeukan, doako roaming-ari muga jartzen baitzion: konpainiek gainkostua kobratu zezaketen atzerrian 30 egun jarraian eginez gero, edo urtean 90 egun eginez gero. Batzordeak proposamen berria egingo du erabat doako roaming-a arautuz. Kontsumitzaile elkarteek pozik hartu dute berria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.