Iranek eta 5+1 Taldeak hilaren 18an jarraituko dute negoziazioekin

Berria -

2015eko urtarrilak 7
MOSKU. Iran eta munduko potentzia nagusiek osatutako 5+1 Taldea hilaren 18an elkartuko dira, Genevan (Suitza), Teheranen programa nuklearraren inguruko negoziazioekin jarraitzeko. Itar-Tass Errusiako agentziak jakinarazi du, Irango iturri diplomatikoak aipatuta. Iazko azarorako jarri zuten akordioa lortzeko epea, baina aurtengo ekainaren 30era arte luzatzea erabaki zuten.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna