Joaquim Levy 'Guraize-esku' izendatu du Rousseffek Brasilgo Ekonomia ministro

Berria -

2014ko azaroak 28
BRASILIA. Austeritate neurriei dien atxikimenduagatik, Guraize-esku esaten diote Joaquim Levy ekonomista eta ingeniariari, eta hura izendatu du Dilma Rousseff presidenteak Brasilgo Ekonomia ministro. Fernando Henrique Cardoso eta Luiz Inacio da Silvaren gobernuetan ardurak izan zituen. 2015ean %1,2ko superabita lortzeko helburua ezarri du Levyk. Oposizioak txalotu egin du Rousseffen hautua.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna