Khanen diputatuek parlamentua utzi dute Pakistanen

Berria -

2014ko abuztuak 23
ISLAMABAD. Imran Khanen Pakistan Tehreek-e-Insaf (PTI) alderdiko 34 diputatuek dimisioa aurkeztu diote Pakistango Parlamentuari. Khanek Nawaz Sharif lehen ministroaren aurkako protesta jendetsuak sustatu ditu egunotan, eta diputatuak parlamentutik ateratzeko mehatxua egin zuen, Sharifek kargua utzi eta hauteskundeetara deitu ezean. 2013ko bozetan iruzurra egitea leporatzen dio Khanek Sharifi.