Petronorrek jarduera osoari ekingo dio

2021eko irailaren 17a
00:00
Entzun
MUSKIZ. Pandemiaren aldirik gogorrenak atzean utzita, jarduera ekonomikoa eta garraioa aurreko mailetara itzultzen ari dira, eta findutako hidrokarburoen eskaria ere leheneratzen ari da. Eskariaren gorakada ikusita, Petronorrek erabaki du bere jarduera osoari ekitea. Hala, asteburu honetan amaitu asmo du Muskizko (Bizkaia)2. Plantako Gordin 2 Unitatea abian jartzeko sekuentzia. Unitate horrek egiten du Petronorren destilazio osoaren %40.

Petronorrek berretsi du datorren urriaren 1ean utziko duela bertan behera Gordin unitatea itxi eta hilabete batzuetara, maiatzean, aktibatu zuen ABEE aldi baterako enplegu erregulazioa, 350 langile ingururentzat. Bilboko 8. epaitegiak irailean «justifikazio gabekotzat» jo zuen enpresaren neurria, eta Petronorrek iragarri zuen epaia errekurritu egingo zuela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.