NBEk Siriako iheslarientzako elikadura laguntza utzi du, dirurik ez daukalako

Berria -

2014ko abenduak 2
ERROMA. Siriako 1,7 milioi iheslariri orain arte eman dizkien janari txartelak banatzeari utzi egin dio NBEren Elikadurarako Mundu Programak, laguntza hori finantzatzeko dirurik ez duela argudiatuta. Jordania, Libano, Turkia, Irak eta Egipton dauden iheslari siriarrek jaso izan dute laguntza hori, eta, neguaren gordinean, egoera «izugarri larria» sortuko dela adierazi du Giza Eskubideen Siriako Behatokiak. NBEk dirua eskatu dio nazioarteari, ekinbidea berriz abian jartzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna