Gutxiengo aramearra «bereizitako nazionalitate» izendatu du Israelek

Berria -

2014ko irailak 19
JERUSALEM. Israelgo Barne Ministerioak gutxiengo aramearra «bereizitako nazionalitate» izendatu du. Berrehun bat familiak osatzen dute komunitate aramearra, eta kristauak dira erlijioz. Orain arte, etnia arabiarraren barruan sailkatu ditu Israelek. Ahmed Tibi diputatu arabiarrak neurria salatu du. «Kristauak Israelgo gutxiengo palestinar arabiarraren parte dira, eta eskuin muturrak ez du hori aldatuko».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna