Yemengo presidenteak dimisioa eman du, eta egoera lazgarrian da herrialdea

Berria -

2015eko urtarrilak 23
SANA. Abdo Rabu Mansur Hadik dimisioa eman du Yemengo presidente karguan, eta parlamentuko presidenteak presazko bilkura batera deitu du biharko, Mansur Hadiren dimisioaz eztabaidatu eta bozkatzeko; parlamentuari dagokio dimisioa onartzea. Bestalde, gobernuko indarren eta Huthi milizia xiiten arteko istiluak areagotu dira azken orduotan; menia hitzartu arren, miliziak presidentearen jauregia kontrolpean du asteartetik. Lehen ministroak ere kargua utzi du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna