ZUZENDARIARI

Euskaraldia galdu egiten da

Edurne Alegria Aierdi. -

2018ko azaroak 28
Iritsi da Euskaraldia eta hor ikusi ditugu hainbat agintari eta erakundeetako ordezkari, argazkietan irribarretsu ekimena sostengatuz. Ez dakigu euren burua ordezkatzen duten soilik edo eta euren alderdiaren edo erakundearen izenean azaltzen diren. Sinetsi nahi dut ETBko arduradunek, adibidez, aintzakotzat hartuko dutela ekimenaren helburua, hots, euskararen erabilera bultzatzeaz gain euskaldunen hizkuntz jarduna errespetatzea eta euskaraz elkarrizketatzen duten hori ez dutela espainolez hitz egitera gonbidatuko: «Orain gaztelaniaz esango al zenuke?»...

Urteak dira EITBko zuzendariei eskatu diegula euskal hiztunei espainolez hitz eginarazi ez diezaieten. Gaur arte entzungor egin diete gure erreguei. ETB2ko berri-emankizunetan eta programetan gure herriko abeltzainak, baserritarrak, arrantzaleak, kaletarrak, ikastoletako haurrak espainolez hitz egiten entzuten ditugu ETBren eraginez. Hain zuzen, euskara suspertzeko sortu zen tresna.

Beraz, presta gaitezen Euskaraldiaren espirituak blaitu ditzan Euskal Herriko bazter guztiak, administrazio eta erakundeetatik hasi eta jendarte osoaren muineraino, zeren jakin badakigu hizkuntza bat galdu egiten dela nonbait Bizitzeko beharrezkoa ez bada.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna