ZUZENDARIARI

Auzo-lotsa

Berango.
2019ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Ni umetan oso lotsatia nintzen, eta oso gauza arraroak egiten nituen. Behin, arazoaren tamaina argitze aldera-edo, amari galdetu nion, ea osasunerako txarra zen horren gorri jartzea: «Lasai! Hori berez sendatuko da». Gure amaren ustez, oso ohikoa omen da haurra zarelarik lotsatia izatea. Gero, bizitzaren eskarmentuak, eta adinak dena sendatzen du, antza. Halarik ere, ez dakit, bada, lotsati-etapa hura guztiz gainditu dudan. Izan ere, lehengoan, Borrellek, Espainiako Atzerri Gaietarako ministroak, Mexikoko presidenteari, Manuel Lopez Obradorri, eta Alemaniako telebista kateko kazetariari Kataluniaz elkarrizketa batean esandakoa entzutean, Espainiarekiko auzo-lotsa sentitu nuen, eta zera pentsatu nuen, nahiz eta horrelakoek ezer gutxi merezi dutela jakin: gure amak ez gorritzeko teknika ezagutuko du? Horrelakoetan, amak arnasari eusteko esaten zidan, eta batetik hamarrera kontatzeko: bat, bi... Oso metodo ona da ez gorritzeko, eta barregarri ez egiteko, baina ez dakit horrelakoek Espainiarekin funtzionatzen duten. Izan ere, Espainiak aspaldian lotsa galdu du, eta kutsatu nahi gaituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.