ZUZENDARIARI
Irabazi, zertarako?
Euskal Herrian, azken urteotan, euskal nazionalistok (?) irabazten ditugu hauteskundeak, baina agindu, nork egin ohi du gurean? Eta, egiatan, bertokook agintzen badugu, zertan antzematen da egunerokoetan? Hizkuntzan, ez, behintzat. Ni bizi naizen inguruetan, lasai asko bizi eta lan egin daiteke euskaraz jakin gabe. Balioetan, ez, behintzat. Espainiar ideologiak agintzen badu (egunkariak, musika, telebista...), nola baloratuko dugu gurea? Lurraldetasunean, ez, behintzat. Sasoi batean, Euskal Herriak zazpi probintzia zituela lau haizetara aldarrikatzen genuen. Egun, Euskadi hitza, takian-potian entzuten dugu, bai politikari askoren ahotan, bai Euskal Telebistan. Gurean, lasai asko, Espainiako edozein lekutan bezala bizi gara, eta ez gara jabetzen. Halarik ere, batzuek aukera hori dute nahiago Kataluniakoa baino. Izan ere, garrantzitsuena «irabaztea» da, nahiz eta espainiarrek agindu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu