Sofia Gandarias artista gernikarra zendu da, Madrilen, 59 urterekin

Berria -

2016ko urtarrilak 26
ARTEA. Gazte hasi zen margotzen Sofia Gandarias, eta musika izan du beti inspirazio iturri. Madrilen egin zituen ikasketak, eta Venezia eta Parisen jarri zituen ikusgai bere margolanak. Arte eta Letren zaldun izendatu zuten Frantzian, eta Primo Levi idazlearen Hau gizon bat bada liburuan oinarritutako margolanak dira haren lanik ezagunenetariko batzuk, eta baita New Yorkeko Dorre Bikien aurkako atentatuei eskainitakoak ere. Yehudi Menuhin biolin jotzaileari eskainitako fundazioko kide ere bazen. Larunbatean hil zen, Madrilen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna