Txinaren ustez «nahiko orekatua» da Limako goi bileran lortutako akordioa

Berria -

2014ko abenduak 16
LIMA. Klima aldaketari buruzko goi bileran lortutako akordioa «nahiko orekatua» dela ondorioztatu du Txinako Gobernuak. Itunak elkarte ekologisten kritikak eragin ditu, Parisko goi-bilerarako utzi dituelako erabaki nagusiak; oraingoz, 2015ko urriaren 1erako «neurtzeko moduko konpromisoak» hartzera behartu ditu herrialde guztiak. Neurri horiek, batez ere, gas emisioak murriztea dute helburu: Txinak iragarri du bereek 2030ean joko dutela goia, eta gero jaisten hasiko direla; AEBek %26 eta 28 artean murriztu asmo dituzte 2025erako.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna