ZUZENDARIARI

Autodeterminazioaren txupinazoa

Gasteiz.
2019ko apirilaren 25a
00:00
Entzun
Euskadik 1895ean lehenengo erakunde nazionalista izan zuen. 1932tik Aberri Eguna ospatzen du. 1936tik Espainiako Estatuaren intolerantzia jasan zuen. 1979tik Espainiako Erresumaren begirunerik eza jasaten du, autonomian ere, oraindik eskualdatu gabeko aginpideak daude eta. 2013tik erabakitzeko eskubidearen aldeko mobilizazio eta kontzientziazioaren kanpainetan bi urtean behin gozatu ditu, egunen batean autodeterminazio-txupinazoak joko zuela amesten. Hala eta guztiz ere, 2017an Katalunian txupinazoa bota zutenean, bere erakunde nazionalistak, Aberri Egunak, ez ikusia egin zuen.

Batzuek esan zuten Katalunian bezalako galdeketa sustatu izan balu, Euskadi konstituzioaren erasoari aurre egiteko ez zegoela prest. Beharbada zuzena da, baina txupinazoak beste bide bat ere irekitzen zuen, legezko erreferenduna: Euskadik Espainiako Gobernuari galdeketa bat deitzeko eskaera aurkeztea, Espainiako herritar guztiek hauxe botatu dezaten:

«Euskadiko Autonomi Erkidegoaestatu independente bilakatzea»

[Nafarroa barne ala ez, Nafarroak erabakitzen duenez] ala «Euskadiko Autonomi Erkidegoa Espainiako Erresumarena izaten jarraitzea».

Eskaera Eusko Jaurlaritzak aurkeztuko luke Eusko Legebiltzarraren edo, bestela, herriko legegintza-ekimenaren aginduaren arabera. Galdeketa gobernuetatik lortzea zaila dela? Noiz izan da erraza askatasuna? Galdeketaren prozesua bera autodeterminazioaren aldeko ekintza baketsua litzateke, eta independentziari buruzko nahiaren benetako neurri ukaezina emango luke emaitzak. Espainiako beste nazio eta eskualdeetako emaitzak gaur egun Espainiako Erresumako indarren benetako neurri ukaezina eskainiko luke.

Bestela, lotan eta amesten jarraitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.