Argi gorria

Andoain
2020ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
Donostiako Gros auzoan alarma guztiak piztu ditu etxerik gabeko 60 urteko pertsona baten heriotzak. Dakigunez, hil zen gau hotzean termometroa 5 gradutara jaitsi zen. Badirudi zerbitzu sozialek Eibarko aterpean gauak emateko aukera eskaini ziotela, baina, Eibarko zentroan animaliarik onartzen ez dutenez, aukera horri uko egin zion. Gertatutakoa ikusi ondoren, uste dut animalien gaian, zerbitzu sozialek ahalegin txiki bat egin beharko luketela, are gehiago jakinik etxerik gabeko pertsona askoren konpainia bakarra animaliak direla. Edonola ere, pertsona hauen egoera larria da, aterpe bakoitzean asko jota hiru gau eman ditzaketelako, eta aterpea 07:30ean utzi behar dute. Neguko gordintasunetik babesteko, aterpe ezberdinetako ibilbidea egiten dute, eta, hau bukatzen zaienean, berriro kale gorrian gelditzen dira. Nire ustez, pertsona hauekin pare bat lan egin behar dira: batetik, gaua igarotzeko toki batziurtatu; eta bestetik, guztiekin posible ez bada batzuekin, behintzat, bai, gizarteratzeko programa bat garatu. Uste dut gai honen funtsean eraiki nahi dugun gizarte-eredua dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.