ZUZENDARIARI

«Zuen hizkuntzan», irain galanta

Zarautz
2020ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Xabier Usabiagak, ETB1eko Gaur Egun albistegiko aurkezleak, aspaldi honetan bere saioa bukatzen du esanez: «…eta zuen hizkuntzan». Zertan dabil mutil hau? Barkatu, aurkezleak goitik esandakoa egiten duenez, zertan dabiltza ETB1eko goikoak? Ez al dira konturatzen euskaldunontzat, niretzat bai behintzat, irain bat dela esaldi hori? Ematen du atzerritik etorritako herritar batzuei bertako hizkuntzan egindako dokumental baten emanaldiaren bukaerako esaldia. Min ematen dit.

Esperoko nuke «eta gure hizkuntzan» esatea, baina pentsatzen hasita nago ez direla ausartzen hori esatera, espainiera-zaleak gainera etorriko zaizkielakoan. Are gutxiago imajinatzen dut ETB2ko Teleberri informatiboaren bukaeran entzutea: «… y en vuestro idioma».Akabatuko lituzkete. Errazago imajinatzen ditut esaten: «… en nuestro idioma». Iristen diren informazioen arabera, ETBn nagusi den eguneroko hizkuntza espainiera baita. Eskatzen hasita, eskatuko nuke esaldi hori kentzea edo «…eta gure hizkuntzan» esanez bukatzea. Gure horretan aurkezlea, ETB eta herri honen gaurko eta biharko hizkuntza euskara dela uste dugunok barnean sentitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.