ZUZENDARIARI

Aforoa, neurriak eta bakarrizketak

Berango
2020ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Aurreko larunbat batean, sei lagun Bilbora joan ginen barre egiteko asmoz. Campos Eliseos antzokia aukeratu genuen Goyo Jimenezen bakarrizketa entzuteko. Halarik ere, momentuan jabetu ginen, hango panorama ikusita, barre txikia eragingo zigula bertako egoerak. Izan ere, Jaurlaritzako hainbat sailburuz gogoratu ginen, horren gogoko duten aforoaz, eta gorde beharreko neurriaz; eta zera pentsatu genuen, jendearen artean inolako ziurtasun tarterik ez zegoela, elkarren gainka geundela, besaulki-patioa lepo zegoela: barne-bakarrizketarena ez da ofizio txarra pandemiaren kudeaketa bultzatzeko, eta, bolo-bolo, zabaltzen dituzten gezurrak norberak bere buruari sinetsarazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.