ZUZENDARIARI

Ez gaude esku onetan, benetan

2021eko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Eta hasi dira txertoa, txerto magikoa, pertsonalari jartzen. Lehenik, nola ez, esperimentu-haragi diren adindu etxekoei. Orain arte edozein txertok lau urtetik hamarrera bitarteko ikerketa behar izan du. Teknologiak asko aurreratu ei du..., baina horrenbeste?

Hemen Pfizer-Biontech tokatu zaigu aurrena, hain zuzen, eta Pfizer horren historiaren peskizan ibili naiz. Lehenbizi jabetu behar dugu farmako-konpainia pribatuak direla, hots, negozioa dutenak lehen helburutzat, beste gauza guztien gainetik.

Eta aurkitu dudana zera da: Pfizer konpainiaren curriculuma ez dela batere eredugarria! Erdialdeko Afrikan jardun duela, zertan eta hango emakumeen antzutze borondatez kontrakoari ekiten; baita ere hainbat isun jarri diote AEBetan medizina-praktika legez kanpokoagatik. Eta zera pentsatu dut: ez gaude esku onetan, benetan.

Txertoari berari buruz, humanoetan ez da halakorik sekula erabili. Ez da, orain arteko txertoak bezala, indargabetutako birus batetik ateratako txertoa, baizik eta terapia genikoa, ARN mezulari sintetikoaren bidez injektatzen dena zuzenean. Hortik teknologia-azkartasuna.

Azkenez, txertook potentzialki transgenikoak dira. Hau da, albo-kalte transgenikoak eragin ditzakete. Zer esan nahi du horrek? Bada, injekzio hori jasotzen duen gorputza nolako egoeratan dagoen, ongi joan dakioke; baina batek gaizki hartzen badu ARN-m hori, minbizia eragiten duten zelulak suspertuko ditu, besteak beste, epe ertain edo luzera.

Baina entzun adi gure Pfizerrek erran duena: «Arrazoizkoa dirudi produktua eraginkorra izan daitekeelako usteak». Amama kontsolatzeko moduko hitzak!

Hortaz oso logikoa Pfizer etxeak bere produktuaren albo-kalteez erantzukizunik ez hartzeko baldintza jartzea. Majo! Eta gure gobernuak eta hedabide salduenak ere majo: jendea bulkatzen eta ahal izanez gero behartzen, denok behartu nahian, nora eta beraiek ere ez dakitenera.

Eta esku onetan ez gaudenez, har bitza bakoitzak bere neurriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.