Siriako iheslariak elikatzeko dirua lortu du NBEk

Berria -

2014ko abenduak 10
ERROMA. Duela astebete jakinarazi zuen NBEren Elikagaien Munduko Programak errefuxiatu guneetatik kanpoko 1,7 milioi iheslari siriarrei janari txartelak banatzeari utziko ziola, dirurik ez zuelako. Larrialdiko kanpaina bati esker, ordea, 80 milioi euro lortu ditu, eta abendu erditik berriro 30 euroren balioko txartelak banatzeari ekingo dio.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna