Noiz sortua: 2014-11-12 00:30:00

Lau lagunentzako zigorra eskatu dute Lopezi botoa ematea «galarazteagatik»

Berria -

2014ko azaroak 12
BILBO. Fiskalak zortzina mila euroko isuna eskatu du lau lagunentzat 2012ko bozetan Patxi Lopezi botoa ematea «galarazteagatik». Akusatuek euskal presoak Euskal Herriratzeko kartelak erakutsi zituzten Lopez botoa ematera zihoanean, eta tentsio uneak izan ziren. Bilboko Auzitegiak absolbitu zituen, baina fiskalak helegitea jarri zuen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna