Hamar lagun zauritu dituzte Frantzian auto batekin egindako bigarren erasoan

Berria -

2014ko abenduak 23
NAONED. Naoned Bretainiako hiriburuan (Nantes) auto gidari batek bederatzi lagun zauritu zituen atzo Gabonetako merkatu batean —horietako lau, larri—. Frantziako hedabideen arabera, horren ondoren gidariak labana batekin bere burua larri zauritu zuen. Agintariek adierazi dute nahita egindako harrapaketa izan dela. Frantzian 24 orduan gisa horretan egindako bigarren erasoa izan da; igandean, beste gidari batek hamahiru lagun harrapatu zituen Dijonen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna