Jean Ravelonarivo jenerala izendatu dute Madagaskarko lehen ministro

Berria -

2015eko urtarrilak 16
ANTANANARIVO. Madagaskarko Gobernuak osorik dimititu eta bi egunetara izendatu dute lehen ministro berria: Jean Ravelonarivo jenerala. Aurreko gobernua HVM eta PMP alderdien arteko koalizioak osatzen zuen, baina alderdi barruko presioek karguei uko egitera behartu zuen kabinetea. Oposizioa Ravelonarivoren hautatzearen aurka agertu da, haien ustez oposizioko alderdiek egindako aliantzatik irten behar zuen lehen ministro berria izateko hautagaia. Iaz egin zituzten lehendabiziko hauteskunde demokratikoak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna