Fitch agentziak 'BBB+' kalifikazioa berretsi dio Laboral Kutxaren zorrari

Berria -

2014ko azaroak 11
ARRASATE. Joan den ekainean 'BBB+' mailara igo zion kalifikazioa Fitch rating agentziak Laboral Kutxari. Atzo berretsi egin zuen, «entitatearen sendotasun indibiduala, arriskuen gestio ona eta kapitalizazio-maila handia» aipatuta. Espainiako Estatuaren beraren kalifikazioa du Laboral Kutxaren zorrak, eta bere bi lehiakidek baizik ez dute handiagoa (Santanderrek eta BBVAk 'A-' dute), Hego Euskal Herritik eta Espainiatik kanpora duten negozio handiaren ondorioz.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna