Libian Tobrukeko parlamentuaren aurrean bonba bat zartarazi dute

Berria -

2014ko abenduak 31
TRIPOLI. Bonba-auto batekin eraso suizida bat egin dute Tobrukeko parlamentuan, Libian, eta hiru diputatu zauritu dituzte. Parlamentua bilera egiten ari zen erasoa gertatu denean. Segurtasun neurriak direla eta, hotel batean egiten dituzte legebiltzarreko saioak. Hoteleko sarrera ondoan zartarazi dute bonba. Libiak bi gobernu eta bi parlamentu ditu. Tobrukeko gobernua babesten du nazioarteak, eta Abullah al-Thinni da lehen ministroa. Libia Egunsentiko borrokalariek, Tripoli hartu zutenean, hor beste gobernu bat eratu zuten.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna