Chikungunya birusaren hedapena gelditzeko, larrialdia ezarri dute Perun

Berria -

2014ko irailak 23
LIMA. Peruko Osasun Ministerioak 15,4 milioi euro inguru gastatuko ditu Chikungunya birusari aurre egiteko. Gobernuak azaldu du asmoa ez dela herritarrak izutzea, baizik eta haiek ohartaraztea, «hurrengo egunetan edo asteetan» iristekoa baita birusa. Aedes aegypti eltxoak kutsatzen du gaixotasuna, eta sortutako sukarra gehienetan hilgarria ez bada ere, sintomak oso mingarriak dira. Gainera, asko kutsatu ohi dira. Gobernuak eskolak eta etxeak fumigatuko ditu, eritasuna garraiatzen duten eltxoak akabatzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna