Astebetean gobernu berri bat izendatzea onartu die hutiei Yemengo presidenteak

Berria -

2014ko irailak 3
SANA. Mohamed Salem Basandawa lehen ministroa kargutik kendu eta gobernu berri bat izendatuko du astebeteko epean Yemengo presidente Abdo Rabu Mansur al-Hadik. Exekutiboaren eta Ansar Allah mugimendu xiita hutiaren ordezkariek hala hitzartu dutela jakinarazi du gobernuaren negoziatzaile Abdel Malik al-Makhlazik. Hilabeteak daramatzate hutiek protestan, beren eragin esparrua handitu nahian.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna