Kenyako segurtasun buruak kargutik kendu dituzte, sarraski baten ondoren

Berria -

2014ko abenduak 3
NAIROBI. Kenyako Barne ministroa eta Poliziako burua kargugabetu egin ditu Uhuru Kenyatta presidenteak, Al-Shabab miliziak Manderako harrobi batean 36 langile hil ostean. Musulmanak ez ziren langileak bereizi, eta buruan tiro egin zieten astelehen gauean. «Ez dugu etsiko terrorismoaren kontrako gerran», esan zuen Kenyattak atzo.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna