Xinjiangeko leherketetan gutxienez 50 lagun hil zirela jakinarazi du Txinak

Berria -

2014ko irailak 26
PEKIN. Xinjiang eskualde autonomoko azoka batean, denda batean eta bi polizia etxetan igandean izandako leherketetan bi lagun hil zirela argitaratu zuten astelehenean Txinako hedabideek. Atzo, ordea, hildakoak gutxienez 50 izan zirela jakinarazi zuen Xinhua berri agentzia ofizialak: 40 erasotzaile, sei zibil eta lau polizia. Uigur eta han etnien arteko borrokak ohikoak dira Xinjiangen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna